XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halako batean, baina, ilargiak, bere begi handia hodei artetik atera eta, argitasunaz bete zuen lapurra zegoen basoa.

Gizonak, argitasun harez, beharbada, jabeak ikusiko zuelako beldurrez, madarikazio batzuk bota omen zizkion ilargiari, bere lapurreta argitan ipintzen ziolako.

Ilargiari, nonbait, ez zitzaizkion bat ere gustatu hitz zantar haiek, eta, halako batean, dzast!! eskua lurreraino luzatu, gizon hura hartu eta hara gora eraman zuen betiko, alboan zeukan txakurra eta guzti.

Harez gero, hantxe omen dago, lapurretarik ez dela egin behar esanez.